XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta orain esaten du luzamendutan soilik dabilzkiola.

- Bai, horretan zebiltzak jarraitu zuen Keesek bitartean amorruz. Dena berriketa hutsa duk.

- Eta diru mordoa kostatzen duk.

- Hago isilik! esan zion Cootjek. Estatuak ordaintzen dik hori.

- Estatuak! Estatuak! esan zuen Keesek haserre. Ba al dakin zertaz ari haizen?.

- Edozertaz hik baino gehiago zekiat nik -erantzun zion Cootjek destainaz. Estatuak ordainduko ez balu, gutako asko ez gintuzkek eskolan egongo!.

- Eta nik ere ez nikek artilezko txamarra berririk izango gaineratu zuen Wiebek patxadaz eta Joostek ere ez beirazko begirik.

- Jakina - esan zuen garaikor Cootjek.

- Hm! esan zuen Keesek marmarka. Nik ez dut Estatuarengandik ezer jasoko.

- Hara? Jaun hau finegia ote dugu Estatuarengandik ezer hartzeko? esan zuen Cootjek zirikalari.

- Ez hadi kezkatu, seguraski ez zegok ezer horretaz.

- Oraindik gauza horren zain egongo dituk.

- Zer gauzaren zain? - Tira, kornearen zain, beti ez ditek izaten! Eta operatu ere ez ditek beti egiten.

@- Eta zer dakin hik horretaz?@- jarraitu zuen Wiebek, bera ere orain haserretu egin bait zen.

- A esan zuen Cootjek, batak zerbait entzuten du, eta besteak ez du ezer entzuten.

Han eta hemen berriak biltzen dituk, baita itxarongelan ere.

Interesatzen zaizkidan gauzei ihes egiten uzteko bezain tentela ez naiz.

Itsua naiz, baina ez naiz gorra!.